XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4.- Osatu, ordena mantenduz ondoko elementu hauekin egin daitezkeen permutazioak

3,4,5,6 zenbakiekin

ROMA hitzeko letrekin

5.- Jezarleku batean sei pertsona daude eserita.

Zenbat aukerabide daude pertsona horiek modu desberdinez eseritzeko.

6.- Zenbat zenbaki desberdin osa daiteke 1, 2, 4, 5 eta 8 zifrekin, bostak erabiliz eta bakar bat ere bi aldiz erabili gabe.

7.- 1, 1, 2, 2, 3 zifrekin zenbat zenbaki osa daiteke, zenbaki bakoitzean zifra guztiak erabiliz.

8.- Zenbat menu desberdin egin daiteke lehen platerarako 4 aukera desberdin badaude, bigarren platerarako 5 eta postrerako 6?

9.- Zenbat zenbaki bakoiti osa daiteke 1, 2, 3, 4, eta 5 zifrekin bakar bat ere errepikatu gabe eta bostak erabiliz.

10.- Zenbat permutazio desberdin egin daiteke mamua hitzeko letrekin, aldi bakoitzean denak erabiliz.

11.- Zenbat modu desberdin dago tren bat antolatzeko, lehen klaseko 3 bagoi, bigarren klaseko 3 bagoi, 2 ohebagoi eta posta-bagoi batekin?

12.- Zenbat hitz desberdin osa daiteke 3 marra eta 2 puntu erabiliz?.

Hitz bakoitzean bost ikur onartzen dira.

13.- Zenbat dibujo desberdin egin daiteke 3 bola urdin, 2 hori eta 2 gorri erabiliz.

14.- Zenbat modu eta aukerabide dago 10 karta azaltzeko 4 as, 3 errege, 2 zaldi eta sota bat badira.